XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin nezake inola ere; ioan zaitezte artaburuak iorratzera lengo nere asmo oiek!

Lurralde ontatik alde eramango ditut nere aurrok! Oien aita gaitzetan murgildu bearrez, zergatik ito bear dut nere burua bi bider aundiago diran gaitzetan? Neronek ez beintzat.

Agur asmo oiek!

Zer biotzondo dut gero? Nere etsaiak zeatu bage alde bat utzirik, oien parregarri ibili nai al dut? Zirt edo zart zertu bear dut.

Baina, nere gogoa itz legunetara aurreratzen uztearen nere gaiztakeria! Zoazte etxera, aurrok! (Badoaz aurrak).

Nere oparien aurrean egoterik zilegi eztakiokena bera orren arduratsu iarriko da.

Ezta nere eskua aulduko ordea.

Ene! etzazu, ene biotz orrek, olakorik egin.

Utz itzazu oiek, ezazu aurron erruki, gaixo orrek! Naiz-ta gurekin ez bizi izan, pozgarri izango zaizkizu.

Ez, Ade'n dauden beitiko apentzailearren!

Ezta egundo ere etsaien gain neronek nere aurrak uzterik gertatuko, irainez leher egin elezaten.

(Erabat il bearra dute, ta ori bear duten ezkero, il, bizitara ekarri genituen gerok egingo ditugu).

Erabat egina dago ta eztagoke orri itzur dakiokeanik.

Buru gainean koroia ta soinean txirikona dituelarik ilten dago erregina ezkon-berria: ori argi ta garbi dakit nik.

Alabaina zoritxar gorrienaren bideak barna bainoa, ta oraindik zoritxar gorriagorik aiengana bidaliko dudan ezkero, aurrei itz egin nai diet.

(Etxe barnera doalakoa egiten du ta an berton agertzen dira aren aurrak).

Indazute, semeok, indazute eskubiko eskua, amak laztan zaitzaten.

(Semeak besarkatuz eta laztanduz)

Oi eskurik laztanen ori, laztanen zaizkidan nere semeen ao, iduri, ta arpegi zindo oiek! izan zaitezte bi-biok zorioneko, an bean, ordea.

Emengoak oro aitak kendu baitizkizute.

Oi besarkadaren eztia! oi larrumintzaren guria ta nere semeon arnasarik atseginena! Zoazte, zoazte! (Beragandik urrunerazi egiten ditu ta etxe barnean sar ditezen keinu egiten die).

Enaiz onezkero aur oiei begiak zorrozteko gauza, gaitzok menperatu egin bainaute.

Badakit ez-egitekoak egiteko naizena; baina irritsa nere burubideak baino altsuagoa da, izan, eta ori dugu gizakume arteko gaitzen errudunik nagusiena.

ABESLARI-TALDEAK - Dagoneko maiz baino maizago izketa-gai giartsuagoetara io izan dut neronek, eta emakumezko leinuak aztertu bear lituzkean auziak baino andiagoetara eldu izan naiz, bai-baitaukagu guk ere geure Musa, gurekin iakite artu-emanetan ibilten dana: guziekin ez, noski.

Emakume gutxi izaten da (askoren artean bat idoro zenezake nonbait) Musarekiko arrotz.

Arrezkero auxe diot: zorion-bidean ilen-umeen arteko gurasoak baino gorago dirala aurrik sortu eztutenak.